KAIXO LAGUNOK!!

Transcription

KAIXO LAGUNOK!!Zer moduz zaudete? Ni Txo Mik Mak txikia naiz etaAlbaolatik nator!! Ni naiz Faktoriako jolasen gidaria.2020ko gabon hauetan, zuek niregana etorri beharrean, nik neuk, zuen etxeetara joatea erabaki dut!!Utziko al didazue sartzen? Ariketa eta erronka desberdinak proposatzen dizkizuet elkarrekin une atseginapasatzeko!Anima zaitezte koaderno hau osatzera!!Albaolan eraikitzen ditugun ontziei buruz gehiagoikasiko duzue. Honez gain, nabigaziorako tresnak ereezagutuko ditugu, baita itsas-korapiloak egiten ikasiere!! Ausartzen al zarete?Zatozte nirekin ontzigintzan etanabigazioan murgiltzera!!

1Albaolak eraikitako eta eraikitzen ari den hiru ontzi desberdin aurkeztunahi dizkizuet.Lotu ditzakezue ezkerraldeko deskribapenak, itsasontzien marrazkiekin etabakoitzari dagokion izenarekin?Ontzi mota: traineruaNoiz eraikia: Estatu Batuetan eraiki zidaten 1997anHistoria: horrelako traineruak XVIII.mendean sortuziren arrantzarako. Oso bizkorrak eta arinak ziren.13 arraunlarik bultzatzen zuten, eta bere formaegokiagatik, ziaboga txikiak egin zitzaketen, inguraketa-sarea baborreko aldetik bota eta arrainakinguratzeko. Traineruetako belak, mugitzeko bakarrikerabiltzen zituzten, arrantza-jarduera bera, arraunezsoilik burutzen baitzuten. Traineru honek 11,5 metroditu luzeran eta bi masta.Ontzi mota: patatxeaNoiz eraikia: Albaolan ari didate eraikitzen oraintxebertan!! Ikusi nahi didazue? Zatozte bisitan!Historia: horrelako patatxeak XVIII.mendeanerabiltzen ziren mezuak herri batetik besterapasatzeko, eta esan behar dugu kortsarioek ere askomaite zutela! Abordaiak egiteko oso egokiak zirenbere azkartasunagatik.Ni eraikitzen bukatzen nautenean, 15 metro luzeraneta bi masta izango ditut! Trainerua baino handiagoanaiz! 20 arraunlari beharko dira ni mugitzeko. Etorrikozarete gurekin nabigatzera?Ontzi mota: baleontziaNoiz eraikia: 2014an hasi ziren ni eraikitzen. Ikusi nahididazue? Zatozte Albaolara!Historia: ni, XVI.mendean Pasaian bertan eraiki zenSan Juan baleontzia bezalakoa naiz. Ternuara joatenginen baleontziak bale ehizara ozeano Atlantikoazeharkatuz. Bueltan, ehundaka olio kupel ekartzengenituen Europa argiztatzeko.Bukatzen didatenean ikusiko duzue zein potoloanaizen kupel guzti horiek sartzeko! 28 metroko luzeraeta hiru masta izango ditut.AMERIKETATIKJUANITA LARANDOSAN JUANBa al zenekien?“Juana Larandok XVII.mendean ostatu bat zuen Donostiako Alde Zaharrean eta bere bezeroguztiak kortsarioak ziren. Koroaren etsaiak ziren ontziak harrapatu eta lapurtzen ibiltzen zirenkortsarioak patatxeetan, eta Juanak, patatxe hauetan inbertitzen zuenez, harrapaketetatikzegozkion mozkinaren parteak jasotzen zituen. Bere omenez jarri diogu patatxeari bere izena!

2Itsasontziak energia-iturri desberdinekin mugitzen dira.Lotu itsasontzi bakoitza, mugitzeko behar duen energia-iturriarekin.HAIZEAREN INDARRAGIZAKIAREN INDARRADIESEL MOTORRABAPOREAZein da ingurugiroarentzat onena?3Zuek itsasontzi bat eraiki beharko bazenute, nolakoa egingozenukete? Nola mugituko litzateke? Marraztu edo diseinatu ezazuegustuko itsasontzia. Bukatutakoan, igo zuen eskulanen argazkiak@albaola #nireitsasontzia jarrita eta bi lagun etiketatu berea egiteraanima daitezen!Birziklatzeko den materiala erabili dezakezue: botilak, txotxak,kortxoak, oihal zatiak, arrautzak gordetzeko kaxak. Paperezko edokartulinazko ontzia ere egin dezakezue. Jarri irudimena martxan!!Hona hemen adibide batzuk:

Behin zuen itsasontzia eginda, nora bidaiatuko zenukete?Eta itsasoan, nola orientatuko zinatekete?Badaude tresna oso lagungarriak.Lotu izenak, nabigatzeko tresnen marrazkiekin!4IPAR-ORRATZAKARTA NAUTIKOAKIZARRAKSEXTANTEAKATALOXA5Itsasoan ez galtzeko, puntu kardinalak kokatzen jakin behar da.Lau dira: iparra, hegoa, ekialdea eta mendebaldea. Ba al dakizue non dagoeniparraldea zuen etxean? Eguzkiak lagunduko digu asmatzen! Ilunabarrean jarri besoak zabaldurik. Idatzi zuen ezkerreko eskuan M letra larriz.(edo post-itak erabili ditzakezue). Mendebaldea markatuko du esku honek. Eskuineko eskuan idatzi E letra, ekialdea markatuko digu eskuinak. Kopetean nahibaduzue, idatzi I letra, iparraldea markatzeko.Eguzkia ekialdetik ateratzen da eta mendebaldetik sartzen da ia beti. Beraz jarrieskuineko eskua eguzkia ateratzen den aldera begira eta ezkerrekoa eguzkia sartzenden aldera. Zuen aurrealdea da iparra. Horrela jakin ditzakezue puntu kardinalakipar-orratza izan ezean!IME

6Bi zenbaki ematen badizkizuet, kokatuko dituzue mapan?Koordenatuak ematea da hau, latitudea eta longitudea emanda,puntu edo leku bat kokatu dezakegu mapan. Lehenengoa jadakokatu dizuet mapan, ea hurrengo herriak topatzen dituzuen!IPARRALDEAMENDEBALDEAPASAIA43ºI2ºMRED BO VERDE16ºI24ºMMEXIKO19ºI99ºM7Nola komunikatzen dira itsasontziak beraien artean itsasoandaudenean? Kode internazional bat daukate, denek ulertzenduten hizkuntza. Begiratu beraien kodea eta asmatu ezazuezein den mezu sekretua!!Kodea:ABCDEFGHIJKLMNOPQRSTUVWXYZAsmatu zein den mezua!?

8Ba al duzue ohiturarik egunerokoa idazteko? Itsasontzietako bidaietan egiten da! Bitakora izeneko koadernoanegunero apuntatzen dute gertatutako guztia!Hona hemen bitakora orriko txantiloi bat. Idatzi ezazuegabonetako egunik gustukoenean egindakoa.an, 202.eko.-ren .a.Jarri ditzakezun gauzak:.bisitatu duguJanari gustukoenaOparirik politenaEuria/eguzkia/hotza.egin du.kinjolastu dutBa al zenekiten?Zergatik izena ote du “bitakora” koadernoa?Bitakora, ontzietan dagoen altzaria da. Zubian egoten da, normalean lemaren ondoan eta iparorratza gordetzen da barruan. Ontziek zubi estalia eduki baino lehenago, eguraldi txarra egitenzuenean, koadernoa bitakora barruan gordetzen zuten hondatu ez zedin. Horregatik deitzenzaio bitakora koadernoa.Bitakora armairuaHemen gordetzen zen koadernoa

9Itsasontzi batean, itsas korapiloak egiten jakitea ezinbestekoada. Ontzia portura amarratzeko, gauzak tinko lotzeko. Marinelek adituak izan behar dute erabileran. Ba al dakizue batenbat egiten? Bi korapilo egiten ikasteko pausuak dauzkazuehemen. Animo!! Soka bat beharko duzue ariketa egiteko.Grabatu zaitezte korapiloak egiten eta igo zuen bideoak@albaola jarrita. Etiketatu itzazue bi lagun beraiek erekorapiloak egitera animatuz!L AST E G I AMarinelentzat oso ezaguna da korapilo hau. Itsasoan arrantza-aparailuak mugitzeko, kargak igotzekoedo salbamenduetarako erabiltzen da. Hemen dauzkazue pausuaen marrazkiak nola egin ikasteko edolink hemen klikatuz aurkituko duzue pausuen bideoa. 8B A LLEST R I N KE AKorapilo hau ere oso ezaguna da! Soka, zutabe bati eusteko balio dezake edoontzia portuan lotzeko. Asko praktikatuz gero, esku batekin egitea lortu dezakezue!Frogatu nahi? Soka eta poste horizontal bat beharko duzue. Jarraitu behekopausuak edo egin klik linkean bideoa ikusteko. http://www.albaola.com/eu/site/gabonak-2020123456

ZE R MOD U Z MO LDAT U Z ARE T E ?Ariketa guztiak egin ahal izan dituzue? Albaolak eraikitzen dituenontzi batzuk ezagutu dituzue, baita marinel prestatuenek jakin beharreko zenbait gako praktikatu ere!Zuek marraztutako edo eraikitako itsasontzien argazkiak gurekinelkarbanatzea gustatuko litzaiguke. Baita korapiloak egiten zeintrebeak zareten ikusi ere!! Horregatik, zuen argazki eta bideoak saresozialetara igotzen badituzue, saria izango duzue hurrena Albaolara etortzen zaretenean!! Gogoratu Albaola eta erronka proposatzen diezuen bi lagunei etiketatzeaz!Harrerako leihatilan etiketatutako argazki edo bideoa erakusteabesterik ez duzue egin beharko saria jasotzeko.Gainera, ez al dituzue San Juan baleontzia eta Juanita Larandopatatxearen eraikuntzak ikusi nahi?ETORRI ZAITEZTE ALBAOLA BISITATZERA!!Hemen egongo gara zuen zain dena azaltzeko!!Egin zuen erreserba Albaola bisitatzeko!!943 39 24 26bisitak@albaola.comOndartxo ibilbidea 1, 20110 Pasai San Pedro

Anima zaitezte koaderno hau osatzera!! Albaolan eraikitzen ditugun ontziei buruz gehiago ikasiko duzue. Honez gain, nabigaziorako tresnak ere ezagutuko ditugu, baita itsas-korapiloak egiten ikasi ere!! Ausartzen al zarete? Zatozte nirekin ontzigintzan eta nabigazioan murgiltzera!! JUANITA LARANDO SAN JUAN AMERIKETATIK Ontzi mota: trainerua Noiz eraikia: Estatu Batuetan eraiki zidaten 1997an .