Lautadako ALEA 003

Transcription

2021-06-28Doako aldizkariaLautadako ALEA 003www.alea.eus/harpidetzakArgitara, latsarien lanaHerriko garbitokian aritzen ziren emakumeen lana aitortu dute Zalduondon. / 2alberto melendezLautadan parkeeolikoak paratzekoproiektuak aurrerajarraitzen du,protesta artean. / 2Elikadura jasangarriaeta ekonomiazirkularra uztartzekoegitasmoa lantzen aridira Asparrenean. / 4Artoa aletzeko Ajuriamakina martxan jarridu Gloria Ruiz deLuzuriagak Ilarduiakogazteekin. / 61813an frantsesekatzean utzitakoaltxorrak imajinazioaeta espekulazioakpiztu ditu. / 18Alejandro Salcedo:"Niretzat,gastronomia jana etaedana baino zerbaitgehiago da" / 21

2LAUTADAKO ALEA2021-06-28Dorre meteorologikoa maiatzaren 6tik dago Iturrietako Mendietan. mendiak askeIturrietan, haizebolada nahasiakJaurlaritzak parke eoliko bat eraiki nahi du Iturrietako Mendietan, Araban aurreikusitakobeste batzuen artean. Proiektuak oso hurbiletik joko du Lautada eta bertako biztanle zeinfaunak gertutik pairatuko du sorturiko inpaktua. Proiektuak aurrera darrai, protesta artean.Amaia Gartzia agurainProiektu bera berriz ere. Ezaguna da zonaldean duela hamaika urte pasatxo Iturrietako mendiak haizearen aitzakiapeanindustrializatzeko saiakera.Orduan bere horretan geratuzen proiektua, eta orduko Energia Berriztagarrien LurraldePlana berritzeko asmotan. Ezzen makala izan egitasmo horrekjaso zuen oposizioa MendiakAske plataforma herritarrarenbidez.Hamaika urte geroago, jomuga bera: Iturrieta. Energia eolikoaren mamua jarraika dabilkiemendiei. Iberdrolak eta EuskoJaurlaritzako Energiaren EuskalErakundeak komunean dutenAixeindar enpresak eramangoditu aurrera lanak. Kudeaketa,ordea, ez da antolatua izan, oposizioaren ustetan. Aipatu planaren suspentsioak beste batenbeharra dakar edozein proiektuaztertu eta aurrera eraman dadin. Baldintza ezinbesteko horiez dela eman salatu dute, etanon eta nola eraiki daitekeenjakin gabe bertako haize ufadakneurtzeko dorrea baimenik gabeeraiki dutela herritarren harridura eta kezkarako.Dagoeneko 22.751 alegazio bildu ditu Mendiak Aske plataformak orotara Arkamu, Iturrietaeta Labrazako hiru proiektuenaurka; Azazetako proiektuarenaurkakoak biltzen ari dira oraindik; Aramaion (Arlaban) etaGesaltza Añanan aurreikusita-Dagoeneko 22.751alegazio bildu dituMendiak askeplataformak hiruproiektuen aurkako beste proiektuak, ordea, haize-neurketak egin ahal izatekoizapidetze fasean daude. Kontraazaldu diren beste hainbat elkarte, talde zein alderdi politikoezberdinek ere kontrako arrazoibideak aurkeztu dituzte, halanola, Podemosek eta EH Bilduk.Era berean, Arabako MendizaleFederazioak "irmoki" gaitzetsidu egitasmoa, eta gizarte eragileak ordezkatuak egongo direnlanketarako mahai osatu batenbeharra plazaratu du.Berriztagarriak bai, ez nolanahiKexa guztiak norabide berdineandoaz. Egungo eredu energetikotik jasangarriago batera aldatzeari egokia baderitzote ere,ondo diseinatutako eta ingurunea errespetatuko duen aldaketa bat izan behar duela adierazi dute, baita mendizale elkarteakere: "Zer zentzu du energia be-rriztagarrien alde egiteak ekosistemak suntsituz?".Ildo beretik, EH Bilduk etaPodemosek babestutako lurretaneraikitzeko debekua azpimarratu dute. Podemosetik diotenez,"parke hauek ez dute Klima Aldaketa eta Trantsizio ekologikoaren lege onartu berriak dioena errespetatzen". Bi alderdiekEnergia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorial baten hutsuneanabarmendu dute, eta bere egindituzte era berean faunak etaflorak jasoko lituzketen ondorionegatiboak. Bilduk, bere aldetik,Eusko Jaurlaritzaren "kudeaketa eskasa eta planifikazio gabezia" nabarmendu ditu.Raul Lopez de Uralde Aguraingo EH Bilduko politikariarenhitzetan, "energia berriztagarriakbehar ditugu, bai, baina lehendabizi behar dena lurralde planbat da. Badirudi Araba esperimentu lurraldetzat hartu dutela,jende gutxiago garenez erresistentzia txikiagoa topatuko dutelakoan beharbada, baina deigarria da proiektu guztiak Araban kokatuak izatea". Ezinbestekoa den plan horren eskaeraegiteko mozioa aurkeztuko duteegunotan Aguraingo Udalean.Arabako Natur Institutua, kontraBerdin mintzatu da ArabakoNatur Institutua, eta haiek erealegazioak aurkeztu dizkioteArkamu eta Iturrietako eolikoei:"Faunaren, botanikaren eta paisaiaren aldetik duen aberastasunapartak justifikatzen du Europamailako babes hori, eta halajasotzen dute horrelako zonaldeen kudeaketa planek, zeintzuekzentral eolikoen instalazioakbaztertzen dituzten horrelakoguneen baitan". Elkarteareniritziz, "denak ez du balio" berriztagarrien aldeko ezarpenean.Ernesto Sainz Aguraingo alkateak ALEAri egindako adierazpenetan esandakoari jarraiki, ordea, Energia Berriztagarrieninguruko Lurralde Plana 2002tik"indarrean" dago. Hala ere, indargabetua ez badago ere, 2008.urtetik darama Eusko Jaurlaritzak berritu beharrean gaurdaino. Jaurlaritzak berak iragarri15 HAIZEERROTETATIK 11rENHEGALAK aGURAINGOONURA PUBLIKOKOMENDIAN DAUDEzuen lurralde plan honen gainbegiratzea Eusko Legebiltzarrakhorrela eskatu ostean, eta urtehorietan jaso zituen zentral eolikoak eraikitzeko hainbat eskaerei luzapena ezarri zien.Hamaika urte geroago, badirudi bere horretan jarraitzen duela egoerak, baina enpresa ezberdinak mugitzen hasi dira, etabazterrak aztoratzen. Plan horrekzehaztuko ditu etorkizuneaneolikoak bezalako parkeak ezartzeko kokaleku egokiak. Orduraarte, oposizioaren ustez, ezinizango zaie onetsia eman Iturrieta bezalako kokapenei.Udala, hiru haize-errotaren aurkaAguraingo alkateak azaldu duenez, Iturrietan ezarri nahi dituzten hamabost haize sorgailuetatik hiruren kokapenarenaurka egin dute; zehazki, Aguraingo Udalaren konpetentziadiren lurraldeetan dauden hirueolikoen kontra agertu da Udala. Gainontzekoez itaunduta,nahiz eta babestutako zonaldeberean kokatuta egon, udal taldeak haiei "ez dagokiela" erantzun du, eta eraginda izangodiren udalen "erabakitzeko eskubidea" azpimarratu dute: "Gu,Aguraindik, gure interesak defendatzera mugatuko gara, ezdugu zertan tartean sartu eragindako gainerako udalerrienborondatean".Haatik, Espainiako TrantsizioMinisterioak Aguraingo Udalari egitasmo honen berri emanzionean, haize errota horieneraikuntzatik sortu litezkeeneragin urbanistikoa zein ingurumenaren gaineko eragina jasoko zuten bi txostenen berriizan du ALEAk, eta lehenengoanjasotzen dena oso bestelakoa da:Iturrietan ezarri nahi dituzten15 aerosorgailuetatik, hiru Iturrietako Partzuergoan kokatzendira, eta gainontzekoakArraia-Maeztuko lurretan. Ostera, planteatutako 15 aerosorgailuetatik 11ren hegalak Aguraingo udalerriko 610 onurapublikoko mendian daude ere.Bederatzi haize-sorgailurenplataformek, 7tik 15era zenbakitutakoek, 610 onura publikokomendia osatzen dute, Aguraingoudal-mugartean. 14. eta 15. areogeneradoreak eta 13.-ren plataforma Iturrietako Partzuergoandaude. Proiektu honetako haize-sorgailuen kokalekua kontserbazio bereziko eremu batda, natura-balio eta paisaia-ba-

LAUTADAKO ALEA2021-06-28lio handikoa. Haize-sorgailuakedota horien plataformak Aguraingo lurzoru urbanizaezineandaude, D10 Kontserbazio Bereziko Eremu gisa sailkatuta (.)Plan Orokorrean D10 babes bereziko eremurako ezartzen denerregulazioak eraikuntza-erregimenean zehazten duenez, basoak hobetzea eta kontserbatzeahelburu duten erabilerak soilikonartu beharko dira. Era berean,eraikitzeko asmorik gabeko erabilera onargarri gisa ezartzenditu: lurzoruan edo lurpean,zuhaitz-masetan eta fauna etafloran egiten diren ekintzak (.)baina ezin dira lur mugimenduak edo erliebearen aldaketaesanguratsuak egin.Hala, esandako txosten urbanisitikoak ondorioztatzen duenez,aukerarik egokiena parkea bereosotasunean beste eremu bateraeramatea da, eta eremu horretanhirigintza- eta ingurumen-baldintzak eta -araudiak, bai etahorien babes-araubidea ere, motahorretako azpiegiturekin bateragarriak izatea. Horren aldeazaldu da Aguraingo Udala, birkokatzearen alde.Baina argi dago hiru haizeerrotek baino gehiagok hartzenEhunka pertsona bildu ziren Agurainen maiatzaren 22an. Nagore lizundiaAgurain, Arraia-Maeztu, Iruraiz-Gauna eta Entzian du eragina planak. nagore lizundia'Mendiak ez daude salgai' lelopean egin zuten protesta. Nagore lizundiadituztela udalerriko lurraldeak.Gobernu taldeak, era berean,kezka adierazi du sai zuria, ugatza, sai arrea, miru gorria edota Bonelli arranoa bezalakoespezie babestuengatik. Hauekjasango luketen arriskua ingurumen txostenean jasotzen da,bai eta Iturrietako akuifero batzuek jasan lezaketena.Bi plan darabiltzate politikariek afera honen inguruan. BataArabako Energia BerriztagarrienSustapen eta Garapen plana da(2010-2020), Mugarri izenekoa,berriztagarriak aurrera eramateko estrategiak biltzen dituena.Honek eolikoak bezalako energiaren ustiapena ezartzeko zonalde batzuk baztertzen ditudaukaten berezitasunagatik,Iturrieta esaterako. Bigarrena,lurralde plana, arestian aipaturikoa, 2008tik berritu beharrekoada. Berau gabe ezinezkoa dalanik hastea. Egitasmo honekberak ere eolikoek Iturrieta etaArkamuko zonaldeak erasangozituela jasotzen zuen, hain zuzenere, 100 puntuko eskala batean73ko balioan jaso zuen inpaktua.Zentral eoliko hauen proiektuak ingurumen kalitate handiko mendizerretan kokatuakdaude. Arkamu eta Iturrieta,esaterako, Kontserbazio Bereziko Zonalde bezala daude izendatuak, eta Natura 2000 Europako Sare Ekologikoaren partedira. Iturrietako eolikoak Lautada, Arraia-Maeztu eta Iruraiz-Gaunako udalerriak eragingo lituzke. Arraia-Maeztukaurka bozkatu zuen MendiakAske plataformak aurkeztutakomozioari, eta proiektuaren aldeagertu; Iruraiz-Gauna, aitzitik,lehen unetik aurka agertu da.Espainiako Trantsizio Ekologikoaren eta Erronka Demografikoaren Ministerioak onartuzituen proiektu hauen izapideak.Arabako Aldizkari Ofizialeanproiektuok jaso eta publiko eginostean, alegazioen txanda helduzen. Berriztagarrien lurraldeplana berritu zain, erantzunaaipatu ministerioak emango du.Iturrietako zentralak 75 MWkoindarra izango luke etaArraia-Maeztu, Agurain, Iruraiz-Gauna eta Entziako Partzuergoa hartuko lituzke. 200metroko 15 haize errota eraikikolituzkete, Gereñu inguruan 30/220KW-ko azpiestazio eraldatzailea,eta bertatik Elgeako azpiestaziora joango litzatekeen goi tentsioko aireko linea.3

4LAUTADAKO ALEA2021-06-28Eragile desberdinek egin dute bat elikadura eta jasangarritasuna ardatz dituen ekimenarekin. cristina gil ruizLehendabizikohazia erein duteAsparreneko adinekoen zentroko eta etxebizitza komunitarioko jantokian elikadura,jasangarritasuna eta ekonomia zirkularra uztartzeko helburua duen egitasmoa abiatudute. Bestelako alternatibak ere badaudela erakutsi nahi dute.Naiara Lopez de Uralde asparrenaLautada Landa GarapenerakoElkarteak, Asparreneko Udalaketa Asparreneko adinekoen zentroko eta etxebizitza komunitarioko jantokia kudeatzeko arduradunak euren indarrak batudituzte Kontzientziadun hornikuntza eta elikadura jasangarrirantz izeneko proiektua martxanjartzeko. Egitasmo honek jantokiaren eguneroko bizitza etakudeaketa modu integraleanlanduko ditu, eta bere helburunagusiak, besteak beste, janlekuan bertako produktu gehiagosartzea, produktu horien ekoizpena gero eta jasangarriagoaizatea, edota erosketa publikoenlizitazioetan elikagaien jasangarritasunaren inguruan ezarridaitezkeen adierazleak sortzeabilatzen du.Proiektu hau Lautada LandaGarapenetik sortutako kezkabatetik jaio zen. "Jantoki publikoetan erabiltzen diren elikagaienjatorria eta erosteko modua ikertu nahi zuten, eta azkenean As-parrenean aurrera eramateaerabaki zuten jantokiaren tamainagatik, udal-titulartasunekoaizateagatik eta bertako arduradunak adierazitako prestutasunagatik", azaldu du Txelo Auzmendi Asparreneko alkateak.Urte hasieratik daramate datuak eta hasierako sentsazioakbiltzen, izan ere bukatzear dagoenlehenengo fase honen jomugajantokiko sukaldearen lan egiteko eran eta Lautadako ekoizleetan jarri dute. "Alde batetik,prestatzen dituzten menuak aztertu ditugu, zein produktu, horiek non erosten diren edotaerosketetan zenbat gastatzen denkontuan hartuz. Eta, bestetik,Lautadako ekoizleekin harremanetan jarri gara proiektu honetansukaldeko lanegiteko era etainguruko ekoizleakaztertu dituztelehen faseanparte hartzeko interesa dutenjakiteko", nabarmendu du Cristina Gilek, proiektuaren koordinatzaileak.Lautada mailan oro har dagoenekoizteko moduagatik "oso zaila"izango da lehengai horiek ekimenean barneratzea. Hala ere,Gilen ustetan, nekazariek proiektu honen berri izatea oso garrantzitsua da, poliki-poliki ekologikoago den ekoizpenerantz pausuak emateko eta beste motatako alternatibak martxan jartzeaposiblea dela ikusteko. "Interesaagertu dutenen ekoizleen fitxasortuko dugu, bertan bakoitzakeskaini dezakeen produktuakzerrendatzeko; ez soilik proiektuhonetan erabiltzeko, baizik etainguruko beste jantoki, jatetxeedota dendak ere haiekin harremanetan jarri ahal izateko", argitu du koordinatzaileak.Erosketak herrianJose Manuel Manzanos Txikisukaldaria ez ezik, jantokianprestatzen diren jakiak erostea-ren arduraduna ere bada. Proiektuarekin hasi aurretik produktugehienak inguruko ekoizleeierosten zizkien, Araiako saltokietan edota azoka egunean herriraino gerturatzen diren saltzaileei, eta aurrerantzean erebertako denda eta ekoizle txikienalde egiten jarraituko du. "Janaria prestatzerakoan nutrizio-balioak betetzen ari nintzen edoez asko kezkatzen ninduen, etahorregatik proiektuan nutrizionista batek ere parte hartukodu, erabiltzaileen behar nutrizionalak osatzen dituzten menuakiradokitzeko", argitu du Txikik.Hala, talde sustatzailea Udaleko ordezkariak, Lautada Landa Garapenerako teknikariak,proiektuaren koordinatzaileaketa jantokiko sukaldariak ezezik, nutrizionista batek etainguruko bi ekoizlek ere osatzendute. "Talde handia eta anitzagara, eta bakoitza gure eginkizunekin oso lanpetuta bagaudeere, proiektuaren nondik norakoak aztertzeko tartetxoren batateratzen dugu beti, eta hori osopositiboa da", dio Gilek.Era berean, jantokiko hondakinen kudeaketa aztertzen aridira, eta baita "zero" hondakineiburuzko egoera ere. "Aurretikzenbat pertsona bazkaltzera etorriko den jakiten dugunez, normalean ez da janari asko soberaegoten, eta hondakin organikoarekin konposta egiten da. Beraz,arlo horretatik ez dugu kezkarik.Plastikozko ontziekin, ordea,arazo bat dagoela antzeman dugu,eta horregatik irtenbideak bilatu nahian gabiltza", aitortu dusukaldariak. "Jantokian, adibidez, yogur asko kontsumitzenda, eta botiletan datozenak erostea edota Bulgariako yogurtaegitea pentsatzen ari gara".Jantokian, etxean bezalaJantokiak 20-24 erabiltzaile inguru izan ohi ditu, eta egunerobertan "etxean egongo balirabezala" bazkaltzen dute. "Pandemia ostean pertsona nagusienzainketari buruz asko hitz eginda, eta gure ustez elikadura etanutrizioaren gaia ere zainketahorren ardatz nagusietariko batda. Hala eta guztiz ere, tamalez,administrazioak ez dio arlo honierreparatzen gehienetan dirukontuak besterik ez baitituzteaintzat hartzen", esan du Auzmendik. "Gu zorionekoak garaTxiki gurekin izateagatik, jakigozoak prestatzeaz gain, jasangarritasunagatik eta erabiltzaileen ongizateagatik duen ardura nabarmena baita".Baina ekimen honen funtsaez da bakarrik erabiltzaileakongi elikatzea, horiek ere proiektuan parte hartzea ere bilatzenda. Horiek ere egitasmoa ezagutu eta konpromisoa izatea."Horretarako, informazioa emanez ezik, tailer desberdinak ereantolatuko ditugu beraiek ereegitasmo honen inguruan edotaelikadura jasangarriaren garrantziaz jabetu daitezen", argi-

LAUTADAKO ALEA2021-06-28tu du Gilek. "Gainera, Bazkaltzera gonbidatzen zaituzteguizena duen jardunaldiaren bidez,sukaldaritzako jakintzak trukatzeko eta adinekoen bi zentrotako erabiltzaileen artean otorduak partekatzeko aukera ereizango dute", gaineratu du Auzmendik.Hori ez da antolatuko den ekintza bakarra. Proiektua borobiltze aldera, interesa izan dezaketen herritar eta erakundeguztiei irekita dauden hainbathitzaldi eta tailer ere antolatuko dituzte sustatzaileek: adinekoen elikaduran oinarritutakonutrizioari eta iraunkortasunari buruzko ikastaroa; garbiketaekologikoaren inguruko tailerraetxebizitzen iraunkortasunarenikuspegi integrala jorratzeko;edota erosketa publikoa elikagaien jasangarritasun-irizpideaklanduko dituen jardunaldi batere izango da. "Ekintza guztihauekin sentsibilizazioa bilatuez ezik, bestelako alternatibaposibleak ere badaudela ezagutarazi nahi dugu eskualdekobizilagunen artean", gogoratudu alkateak.Carasso FundazioaEkimen honek Daniel eta NinaCarasso Fundazioaren laguntzadauka. Fundazioak hamar urtebaino gehiago daramatza elikadura jasangarriaren esparruanaldaketarako eragile izan daitezkeen proiektuak bultzatzen,eta erdietsitako guztia publikoTxiki sukaldaria arduratzen da janariak erosi eta prestatzeaz. cristina gil ruizorokorrari komunikatzen. "Fundaziotik diru-laguntza jaso ezezik, arlo honetan esperientziahandia duen lantalde bat gurebidelaguna izaten ari da faseguztietan zehar. Gainera, antzeko proiektuak antolatu dituztenbeste eragileekin harreman zuzena edukitzea ahalbidetzendigu, eta alde horretatik ereasko ikasten ari gara", nabarmendu du Gilek. Fundazioarenbabesarekin, bestelako alternatibak izan dituzte mahai gainean,egokiena osatzen joateko.Urte amaieran egitasmoarennondik norakoak eta bertatiksortutako materialak aurkezteko jardunaldi bat egitea aurreikusi dute. "Bertan, besteak bes-te, Lautadako ekoizleen zerrenda aurkeztuko dugu, eta etxeengarbiketa ekologikoaren inguruan sortutako gida ere papereanbanatuko dugu", azaldu du koordinatzaileak.Sustatzaileak baikorrak dirahonek guztiak eskualdean izandezakeen eragin positiboan pentsatzean, eta, etorkizunean egitasmoa beste jantoki batzuetanmartxan jartzeko abagunea egotekotan, sustatzaileei Asparrenekoa erreferentea bilakatzeagustatuko litzaieke. "Orain guhazi desberdin asko ereiten arigara, eta gerora hazi horietakobakoitzetik aldaketa jasangarriago bat ernatuko delakoangaude".Urte amaieran aurkeztuko dute Lautadako ekoizleen zerrenda. cristina gil ruizEgunero hogei bat erabiltzaile ditu jantokiak. cristina ruiz gil5

6LAUTADAKO ALEA2021-06-28Nekazaritzarenmemoria aletzenIlarduiako Gloria Ruiz de Luzuriagaren etxean artoaren aleak garbitzeko Ajuriako makinamartxan jarri dute berriz. 60 urtez lanak arindu zituen aparatuaren funtzionamenduaerakutsi die emakumeak gazteei.aginduz, batek gurpilari eragitendion bitartean beste batek artaburua jasotzen du; arto-aleakgarbitu gabe geratzen baldinbadira, eskuz kentzen ditu hirugarrenak. Hogei minuturenostean, anega erdia hartzen duenkutxa hiru aldiz bete dute gazteek, eta zakuan gorde dituztearto-aleak.Hirurogei urtez jarraianLanean ari diren bitartean, etxeko atarian hartu du Ruiz deLuzuriagak ALEA, eta makinaren ondoan azaldu du Ajuriakoharribitxiak baserriko egunerokoan izan duen garrantzia."Asko erabili dugu makina hau.Hemen, lehen, artoa asko ereitengenuen, ganadu asko zegoelako;etxeetako ukuiluak beteta zeuden, eta artoa animaliak elikatzeko erabiltzen genuen batikbat. Horregatik erosi genuenmakina hau". Ordurarte eskuzaletu behar zituzten artaburuak,banan-banan, burdin bat erabiliz. "Oso lan gogorra zen", esandu emakumeak.Hirurogeita bost urtez erabilizuten artoa garbitzeko makinaIlarduiako Ruiz de Luzuriagarenbaserrian. "Garai hartan –gogoratu du– aletzeko makina izateagaurko uzta biltzeko makinaizatea bezala zen; aletzeko makina zuena zorionekoa zen, kar,kar, kar". Gasteizen erosi zuten,Araiako Ajuria fabrikan ez zutelako horrelakorik egiten;"Araian gehiago patatak ereiteko, aukeratzeko eta ateratzekomakinak egiten zituzten".Artoaren gainbeheraGloria Ruiz de Luzuriagak gazteekin batera eragin dio makinari. Aritz martinez de lunaEstitxu Ugarte Lz. de Arkaute ilarduiaLautadako altxor preziatuen artean daude nekazarien makineriak, gaurkoak eta lehengoak.Baserri askotan aire girotua etausb-kargagailua duten John Deere traktore modernoak espazioapartekatzen du Ajuriako makinazaharrarekin. Ilarduiako GloriaRuiz de Luzuriagaren etxean,esate baterako, urte luzez gordedute artoa aletzeko makina. Oraindela bi urte makina biltegitikatera zuten, eta garbitzen, txukuntzen eta margotzen ibili daemakumea. "Ez dugu konponketa handirik egin behar izan,oraindik ondo dago makina".Egun hauetan familiako gazteek aukera izan dute aletzekomakina martxan ikusteko etaamonarekin batera lehengo lananola egiten zuten ikasteko etaprobatzeko. Artaburuak zutiksartzeko esan die gazteei Ruizde Luzuriagak, bestela ez direlako ondo garbituko. AmonarenMota horretako oso makina gutxi zeuden Lautadan, beraz librezegoenean denek eskatzen ziotenIlarduiako familiari artoarenlanak arintzeko. "Agurainenbazegoen beste makina bat, etaIlarduian azken momentuan erebeste batek erosi zuen. Gogoratzen dut makinaren funtzionamendua erakusteko herriz herrieramaten genuela, baina gaizkitratatzen zuten, eta apurtzenzen; orduan erabaki genuenetxean uztea eta etxean bakarrikerabiltzea".Momentu batean, makinarimotore bat jarri nahi izan zionandreak, elektrikoa izateko, baina artoaren gainbehera etorrizen eta asmoa bertan beherautzi zuen azkenean. "Artoa osogutxi ereiten da inguruan, ezdagoelako ganadurik. Lehen,artoa gutxi ereitenda gaur egunlautadan, osoganadu gutxidagoelakogloria ruiz deluzuriagak artoaaletzeko ajuriamakina martxanjarri du berriroanega erdiahartzen duen kutxahiru aldiz bete dutegazteek hogeiminutuanukuilu handia genuen etxean,txerriak eta oiloekin; idiak erebagenituen, a zer lana ematenzuten!", gogoratu du. Orain, berriz, baratza batean arto-ilarabatzuk ereiten dituzte, oiloeiemateko, eta gazteentzat krispetak egiteko.Halere, artoa aletzeko makinaberreskuratzea ez da Ruiz deLuzuriagaren baserrian dagoenasmo bakarra. Raul Lopez deMunain semea sokak egitekoaitak erabiltzen zuen "tramankulua" berriro martxan jartzekolanean dabil. Gainera, txilarrezko erratzak ere egiten hasi da,eta beste hainbat proiektu ditulehengo nekazaritza bizimoduarekin lotuta.Ikusi bideoaalea.euswebgunean

LAUTADAKO ALEA2021-06-28Artaburuak aletu dituzte makina zaharrarekin Ilarduiako Gloria Ruiz de Luzuriagaren etxean. ARITZ MARTINEZ DE LUNAAraba, nekazaritzan aitzindariaNekazaritzaren modernizazioainguruko herrialdeetan bainoaskoz lehenago eman zenAraban, eta Araiako Ajuriafabrikak zerikusi handia izanzuen horretan. Jaio zenetik,1914. urtean, helburu argia izanzuen Ajuria y Aranzabal S.A.konpainiak: "Sozietate honenxede berezia mota guztietakolanabesak, nekazaritzakomakinak eta antzeko artikuluakfabrikatzea, saltzea eta erosteaizango da". Berehala, Espainiakozenbait herrialdetan sukurtsalakzabaldu zituen Ajuriak: Kordoba,Burgos, Merida, Salamanca ,eta bertako nekazariensindikatuekin ere harremanestuak lortu zituen, erosleaklortze aldera. Espainiako Gerra,gainera, oso onuragarria izanzen fabrikarentzat; izan ere,Serafin Ajuria, haren sortzaileeta arima nagusia, ArabakoDiputazioaren "kudeatzaile"izendatu zuten. Gerrarenamaieraren ondoren, etaautarkia-aldiarekin batera,Ajuriako jabeak bereharremanak eta ekipamenduanegindako inbertsioak baliatuzituen puntako faktoriasendotzeko. 1950ekohamarkadaren hasieran,nekazaritza eta basogintzakomakineria gehien ekoizten zuenprobintzia bilakatu zen Araba.Ajuriaz gain, sektore bereanAjuria fabrikaren irudi bat, Gasteizko La Metalurgican. ajuria familiabeste hiru fabrika ere zeuden:Aranzabal, S.L., ereitekomakinak egiten zituena etaGamarra, S.L. eta Gomez deSegura lantegiak, Brabantgoldeen ekoizpeneanespezializatuak. Alta, zalantzarikgabe, Arabako industriankonpainia garrantzitsuenaAraiako Ajuriak izaten jarraituzuen urte luzez.Garaiko egunkarietan irakurridaitekeenez, "nekazaritzakomakineria eraikitzea daprobintzia honetako industrianagusia, eta Ajuria, S.A.enpresak duen garrantziagatiknabarmentzen da, 20 milloipezetako kapitalarekin.Goldeak, harmailak, laborariak,sega-makinak, trillagailuak,haizagailuak eta hainbataparatu egiten ditu; guztira,4.260 langile ditu.Nabarmentzekoa da fabrikahonek herrialdean egin duenlana, nekazaritzakomakineriaren erabileraorokortzea lortu baitulanda-eremu osoan, eta, hala,Araba da Espainia osoannekazaritzako makina gehienduen herrialdea. Esatebaterako, 1930etik 1943ra,12.062 nekazaritza makinasaldu ziren probintzia osoan".7

8LAUTADAKO ALEA2021-06-28oskar garcia de bikuñaeuskara teknikarialurdes lekuonazalduondoko kultur elkarteko kideaHarrobia sortzenGarbitegietako isilekoakLOGure golak,garaipenak,porrotak euskaraz bizi nahidituguGarbitokiakherrien bizitzaren,garapenaren etabilakaerarenlekuko zirenautadan hockey talde bat existitzen dela entzunez gero, baten battxundituta geldituko litzateke. Are gehiago, beharbada, bertaneuskara arruntasun osoz bizi dela esango banio. Hockeya EuskalHerrian? Euskara kirolean, eta zonalde "erdaldun" batean? Nola liteke,baina?Bada, halaxe da. Harro sentitzeko moduko klub bat lortu dugu azkenurteotan, non jokalari guztiok (izan senior, amateur edo kategoriatxikietakoak) euskaraz ulertzen dugun. Era honetan, Euskal Herriko besteedozein txokotan nekez lor genezakeena egin dugu posible: euskarazentrenatzea eta jokatzea. Jakina, honetan ez dago milagrorik, eta gureaneusle zein hartzaile direnak ditugu, betiere norbere gaitasunak aintzathartuta eta errespetatuta.Izan ere, kirol gutxitu honetan dihardugunok ederki asko dakigu zeinzaila den euskararentzako arnasguneak topatzea, hockey munduan soberaikurrin eta euskarazko hitz urri daude eta. Eta azken horri, hain justu,eman nahi diogu buelta. Etxetik hasita,euskal hockey-a eraldatzearekin amestendugu. Gure golak, garaipenak, porrotak euskaraz bizi nahi ditugu, eta besteak eregu bezala egitera animatu nahikogenituzke. Jakin badakigu, esperientziakhalaxe erakutsi baitigu, gu euskarazentzuteak beste zenbait ere animatu dituelagure denon hizkuntza gehiago erabiltzera.Eta, oso gutxinaka bada ere, euskal hockeya euskaldunduz doala ematen du.Ekainaren 13an Lautadako Muskerrak taldeak jokatu genuen Euskadikopako bi final: senior eta amateur kategorietakoak, hain zuzen. Bertan,partiduak amaitutakoan, mugarri izan litekeen urratsetako bat egin zen,non gure delegatuak Euskal Federazioaren izenean irakurri beharrekoelebakarreko testu bat hartu, ekimen propioz euskaratu, eta elebitan ozenirakurri baitzuen.Aldaketak ez dira egun batetik bestera ematen, baina honelakoak diragure gizartea, euskal hockeya den bezalako esparru txiki batetik, eraldatudezaketenak. Euskaraz entrenatzeko hautua hartzen duen klub bat,komunikatu ofizial bat lehendabizikoz elebitan irakurtzea erabakitzen duennorbanako bat. Lorpen txikiak, baina inolaz ere makalak.Hau da, bada, gure kirol klub apalean bizitako esperientzia, baina dudarikez daukat beste zenbait talde ere identifikatuta sentituko direla honekin.Horiei, zein euskararen aldeko urratsak egiten hasiak diren orori, mezusinple bat bota nahiko nieke: eutsi goiari! Elkarrekin, euskal kirolarienharrobia sortuko dugu.rain dela egun batzuk Zalduondoko Udala eta herriko kultur elkarteakherriko garbitokia, garbitegia edo latsarria azkenengoz erabili izan zutenemakumeei omenaldia egin zieten. Ekitaldia antolatzearen zergatia:garbitegiak gure ondare arkitektonikoa dira. Honek esan nahi du zaindu,mantendu eta eraberritu behar ditugula gure herriko historia eta memoria zatibat direlako.Herri gehienetan XIX. mende hasieran eraiki ziren garbitokiak, etapremiazko elementu bihurtu ziren, zerbitzu publikoa ematen baitzietenherritarrei. Belauniko lan egitetik aurrerapausoa eman bazuten ere, arropagarbitzearen lanak oso lan fisiko nekosoa izaten jarraitzen zuen: prozesu luzea,zama handiak garraiatu eta altxatzearena, etengabeko hotza eta hezetasuna XX. mendean, ur-korrontea etxeetara iristean, garbitegiak erabiltzeari utzigenien, gehienok. Ondorioz, desagertu egin dira herri askotan. Zalduondon,baina, mantendu egiten dugu, nahiz eta jada ez den garbitzeko erabiltzen,biltzeko leku gisa erabiltzen baita, gazteena batez ere.Ondare arkitektonikoa ez ezik, giza ondareaere nabarmendu nahi dugu. Berezikiemakumeen lantokiak ziren garbitokiak,gaixotasunei aurre egiteko higieneak zuengarrantziaren jakitun zirelako lixiba-lanakberebiziko ataza bihurtu ziren. Eta, bestebehin ere, zainketa lana, emakumeenbizkarrera erori zen.Garbitegikoa premiazko lana izan arren,gizarteak bigarren mailako lan moduan ikusi izan du beti, ekoizpen lana ezizateagatik. Hala ere, irudika dezagun une batez zein lan fisiko gogorra izanbehar zuen negu hotzean.Garbilekuek funtzio sozial garrantzitsua betetzen zuten. Lixibarako tokiaizateaz gain, harreman guneak ziren. Bertan emakumezkoak baino ez zirenbiltzen. Garbitu bitartean, kultura transmisioa ere egiten zuten, esaerak esatenzituzten, elezaharrak kontatzen, kantatzen, barre egiten, baina batez ere, hitzegiten zen, eta norbere kezka, arazo eta gogoetak partekatzen zituzten, lanikgogorrenak ere partekatu bitartean. Zalduondoko emakumeek esaten dutenez"Garbitokian esaten zena, garbitokian geratzen zen". Garbitokian ez zegoengizonik.Toki hauen erabiltzaileak andrazkoak baino ez izateak, moral matxistarenkritikak eta mespretxuak eragiten zituen.Garbitokiak herrien bizitzaren, garapenaren eta bilakaeraren lekuko ziren.Hamaika aldiz pasatu naiz bertatik, Zalduondoko garbitokitik, beti garbitokiabesterik ez nuen ikusten; orain, berriz, ondarea, sororitatea eta elkarguneaikusten dut.

10LAUTADAKO ALEA2021-06-28Badakit Gasteizen badagoelabat, maila itzela izan behar duena, Iban Zalduak zuzentzenbaitu. Gurea etxekoagoa da.Etxekoagoa?Aguraingo Literatura Txokoaren kideak Katixa Agirrerekin egin zuten saioan. A.a."Liburuek uzten dituztenemozioez aritzen gara"ainhoa arbaiza aguraingo literatura txokoaren dinamizatzaileaArabako irakurle talde aitzindarietakoa da Aguraingoa. Hamaika urteko ibilbidea egindute, eta 60tik gora liburu aztertu dituzte. Ahoan bilorik gabe hitz egiten dute.Estitxu Ugarte Lz. de ArkauteagurainAurten ospatu ahal izan du azkenik Aguraingo LiteraturaTxokoak bere 11. urtemuga, iazpandemiagatik bertan beherauztera behartuta egon baitzirenhamar urteurrenaren ospakizuna. Taldearen ibilbideaz hitzegin du ALEArekin koordinatzaile lanak egiten dituen AinhoaArbaizak.Modu berezian ospatu duzue taldearen hamaika urteko ibilbidea?Berez, iaz betetzen genituenhamar urte, eta ekitalditxo batantolatu genuen, baina bestebaterako uztera behartuta egonginen. Aurten, zorionez, izan

da, eta botiletan datozenak eros-tea edota Bulgariako yogurta egitea pentsatzen ari gara". Jantokian, etxean bezala Jantokiak 20-24 erabiltzaile in-guru izan ohi ditu, eta egunero bertan "etxean egongo balira bezala" bazkaltzen dute. "Pan-demia ostean pertsona nagusien zainketari buruz asko hitz egin da, eta gure ustez elikadura eta