Moda Jasangarria ETIKETAK MOZTU, ETIKAK JOSI

Transcription

KONTSUMO ARDURATSUA ARTILEA LIHOAModa jasangarriaETIKETAK MOZTU,ETIKAK JOSIAinhoa Mariezkurrena EtxabeMODA JASANGARRIAZer dio arropak hura janztenduenaz? Zer ezkutazen duarmairuan dugun kamiseta edotapraka bakoitzak? Nork ekoiztu etakontsumitzen ditu? Noiz erostenditugu beharrak bultzatuta, etazenbatetan kapritxoz? Hainbatsolaskidek ehungintza eta modareninguruan emandako azalpenek,janzteko baino gehiago eranztekobalio digute.@xorginkeiakJantzi batek historia luzea du atzean.Haria eta oihala sortzetik, kolore, tamaina eta ehun desberdinen bitartezeta diseinu baten gidaritzapean josi etasaltzera. Sinplea dirudi, baina prozesuluze horrek faktore ugari barnebiltzenditu: zein lehengai erabiltzen diren,nork egiten duen lana, nola pentsatzenduen diseinatzaileak, norentzat ekoizten den, nork eta nola erosten duen.Konturatu ala ez, ezaugarri horiek sisARGIA 2017/07/02tema baten baitan eraikiak dira eta eragin zuzena dute gure gorputz eta bizitzen baitan.Munduan bizi garen pertsona guztiokdugu janzteko beharra. Sistema kapitalistak, ordea, bere intereserako baliatudu modaren eta ehungintzaren industria, benetako beharra ongizatearekinnahastu edo ordezkatuta. Erropa erostea ohitura edo denbora-pasa bihurtzeak eta armairuak gero eta beteagoizateak sistema bera elikatzen du etabalio hauek indarrean mantentzen ditu.Hala, ehungintzaren industria mundumailako marka handiek gidatzen duteeta, zenbaitetan, lan esplotazioa, produktu toxikoen erabilera, osasun arazoak, gustuen manipulazioa eta publizitate sexista elikatzen dira, besteakbeste. Hala ere, badira moda eta ehungintzaren sektore erraldoian bidexkaberriak irekitzen ari direnak.21

MODA JASANGARRIA KONTSUMO ARDURATSUA ARTILEA LIHOAIKER IGLESIASModaren aurkako modaEstetikatik harago modak zerbait gehiago kontatzen duela uste du Katalin Antxia Abasolo diseinatzaile aretxabaletarrak. The Modubat izeneko arropamarka sortu du, bere “ideologiaren ispilu” dena. Izenak dioen bezala, modaribegiratzeko modu bat islatzen du, bestemodu bat: “Moda industriaren atzeanzer dagoen ikusten hasi gara pixkanakaeta ez dugu parte izan nahi; ez ingurugiroari egiten dion kalteagatik, ezta gizakiari ematen dion tratu erasokorragatikere”. Horren aurrean, kontsumitzeko,janzteko eta lan egiteko beste bide bathautatu du: “Kontzientzia, koherentzia,asmo eta ideologiez batutako emaitza”.Komunikazioan trebatu zen diseinuanhasi baino lehen eta gaur egun arropabera du komunikatzeko tresna: “Komunikazio euskarri bat da moda, politikaegin eta erakusten duelako”. Dendetanaurkitu ezin duena sortzen duela azaldu digu, antiestetikan, errespetuan etaongizatean oinarrituriko moda egitenduela: “Arauak haustea gustatzen zaiteta nireak sortzea”.Antxiaren lan egiteko modua bat dator slow fashion (moda lasaia) filosofiarekin. Denborari garrantzia eman etaprozesuaz gozatzean datza. Egun indarrean dagoen ereduak “moda azkarra”egiten du, bi astetan ehunka ekoizpensortu eta tendentziak etengabe berritzen dira: “Tendentziek bi egunetan egiten dute ihes. Lan egieko modu horrek,gainera, kalitate txarreko arropak ekoiztea dakar eta hori lortzeko produktu22toxikoak erabiltzea”, dio Antxiak. Erritmo bizi eta estresaren aurrean, prozesubakoitzari behar duen tartea ematea baloratzen du berak, “minimalista” bezaladefinitzen duen diseinuaz hausnartu etairauteko produktuak sortzea.Behar adina denbora lanean, eta ahalik eta gehien soinean. Horretarako jasangarria izan behar du jantziak etahori da Antxiak jorratzen duen bestebaloreetako bat, osasunarekin lotzenduena: “Material naturalekin egiten dutlan; gehien gustatzen zaizkidanak direlako, eta jasangarriak”. Erabiltzen dituen zuntz naturalak berriztagarriakdiren iturrietatik datoz; “gizakia eta ingurugiroa errespetatzen duten prozesueta materialak” baliatzen ditu.Hau guztia aurrera ateratzeak zailtasunak ere badituela aitortu digu: “Abilezia behar da eta oso arlo ezberdinetangainera: hizkuntzak, komunikaziorakogaitasun propio ez nekagarri bat, adiegoteko gaitasuna, azoketan, magazinetan eta ekitaldietan parte hartzekogogoa. ea hori guztia egiten dudan bitartean bezeroarekin nago kontaktuan,on-line denda ere nik eramaten baitut”.Mundu zabalean, hamaika dira lehengai ekologikoak baliatzen dituztenproiektu jasangarriak: egoitza Bilbonduen Kameleonik markako espartinak,Xixqueta kataluniar markako artilezko jertseak, Xiroeco galiziar praka bakeroak, Ecoology etxeko arropa, kotoiorganikoarekin egindako Mandacarúkamisetak, Rebelroot eta Peopletreeproduktuak, kamioien olanekin fabrika-tutako Freitag poltsak, The circular project shop ekimena, gizarte-integrazioahelburu duen Teixedors kooperatiba.Interneten dituzten dendetan begiratuaemanda, konturatu gara orotariko prezioak dituztela haien jantziek, pentsadaitekeenaren kontra posible dela gisahorretako produktuak patrika zulatugabe kontsumitzea.Kontzientzia eta koherentziaEsan bezala, ideologia oso bat islatzendu Antxiak bere diseinuetan, ehungintzaren masa industriaren aurrean kontzientzia landu eta koherentziaz egin dubidea. Lan egiteko moldea bere bizimoduan bertan txertatzera iritsi da: “Konturatzen zarenerako bizitza estiloa aldatuduzu, kontuan hartzen baituzu, adibidez,tokian tokiko produktuak erostea, ahalden heinean, supermerkatuko ereduabaztertuz”. Zuzenean ekoizle eta bezeroekin lan egiten duela kontatu digu:“Bazterketa soziala pairatzeko arriskuandauden emakume talde bati eskua luzatu eta beraiekin elkarlanean aritzengara. Kontsumo-kultura kontzienteabultzatzen dugu gure ekintzetan”.Erosle potentzial gisa, hausnarketaragonbidatu gaitu disenatzaileak: “GreenWashing kontzeptua ezagutu behar duzue. Jasangarritasunera modu errazeanbatzen diren markak salatzen ditu, garapen bidean dauden herrialdeetan masan ekoizten dutenak”. Erosten duguna zalantzan jartzeko ideia luzatu digu:“Jantzien konposizioari begiratu eta eginbeti naturalekiko aukera. Monomateria2017/07/02 ARGIA

KONTSUMO ARDURATSUA ARTILEA LIHOA MODA JASANGARRIAEzkerretik eskuinera: Katalin Antxia diseinatzailearetxabaletarra, berak egindako berokia soinean.The Modubat arropa marka sortu du, bereideologiaren ispilu dena. “Moda-industriarenatzean zer dagoen ikusten hasi gara pixkanaka,eta ez dugu sarraski horren parte izan nahi”,kontatu digu.Koldo Jauregi eta Pili Otaegi larrauldarreklihoaren prozesu osoa ikertu eta erakutsi dute,hazi izatetik alkandora bihurtzeraino.Sandra Cliville artisauak urteak daramatzaartilezko oihalak ehuntzen Ataungo UstatxoGoikoa baserrian.»» Katalin Antxia,diseinatzailea:“Kontsumitzaile gisaere badugu ardurarik.Begiratu arropa nonekoiztua izan den, markahorrek zer balore dituen.Gure dirua nora bideratunahi dugun pentsatubehar da”»» Iratxe Arteagoitia, ‘Arropagarbia’ kanpainako kidea:“Asiako langileak lauhilabetez egin beharkoluke lan berak jositakokamiseta erosi ahalizateko”lek, hau da, %100 material berdina dutenak, erraz birziklatu ahal izango dirabere bizitzaren bukaeran. Begiratu erezein markak ekoiztu duen, non ekoiztuaizan den edota zeintzuk diren lan baldintzak. Interneten begira dezakezu. Bidebatez, Fashion Revolution mugimenduazinformazioa jaso. Praka bakoitzareninpaktu positiboa zein den ikusi, ingurigiroari, arlo sozialari eta ekonomiariARGIA 2017/07/02dagokionez. Pentsatu zure dirua zeinproiektutara bideratu nahi duzun. Sarrikristoren diskurtsoak ditugu baina ariketa hauek egitea falta zaigu”.Bost euroko kamiseta bati buruzjakin behar dugunaEuropan kontsumitzen den arroparen%70 inguru Asian ekoizten da. Bestezertxobait Afrikako iparraldean eta Europako mendebaldean, ekonomikokipobreen diren herrialdeetan hain justu.Ez dago argi jostunek zehazki non egiten duten lan, erabat deslokalizatutabaitaude. Industriaren sektoreko soldatarik baxuenak ehungintzakoak dira,29 euroko praka batzuengatik 0,18 eurojasotzen dute langile batzuek. Aitortzagutxiko lana da eta langileen %80 emakume gazteak dira.1990eko hamarkadan arroparenekoizpena herrialde txiroetara eramanzen. Leku horietan soldatak merkeagoak dira, eta arropa markentzat irabaziak handiagoak. Legedia ere lausoagoa da, langileen eskubideak jasotzendituzten araudirik ez baitute batzuek;ez dago sindikaturik eta langileek protestara jotzen badute zigorrak jasotzendituzte. Bangladeshen manifestazio etagreba asko egin ziren iaz, soldatek duintasunez bizitzeko aukerarik ematen ezzutelako, eta langile asko kartzelaratuakizan ziren. Hori guztia ikusezina da, etaerosoa fabrikatzaileentzat. Hala salatudute Arropa Garbia kanpainako kideek.Europako 15 herrialdetan dabiltza lanean. Arropa ekoizten duten langileeneskubideak hobetzea dute helburu etahorretarako ikerketak, salaketak, gobernu eta markei presioak edota kontzientzia kanpainak bultzatzen dituzte. Oraingardentasuna eskatzen ari zaizkie markei eta gobernuei, produktuen jatorriaazaleratu dezaten. “Askotan ezkutuandaude langileak eta zerbait gertatzendenean ez dago erantzulerik”, adierazidigu Iratxe Arteagoitia kanpainako kideak. Bangladeshen duela lau urte gertatutakoa jarri du adibide gisa. Eraikinaerori eta 1.150 pertsona hil zirenekoa.“Nor izan zen erantzulea? Inor ez”, dio.Fabrika eta enpresa horiek lokalizatutaegonez gero, marka bera izango litzake erantzulea judizialki eta politikoki.“Presio komunikatibo handia izan zuengertakizunak eta horri esker lortu genuen 200 markek akordio bat sinatzeasuteen eta bestelako istripuen aurka.Horregatik da garrantzitsua helarazteadenek egin dezakegula zerbait”.Lehenik, gardentasunaThe North Face, Desigual, Mango, Adolfo Dominguez, El Corte Ingles, H&M,Inditex, Adidas eta Nike dira, besteakbeste, Arropa Garbia ekimenak begizjotako markak: “Askotan langileak berak ez daki norentzat ari den lanean,ez baitira haiek etiketak jartzen dituztenak”. Batzuetan, gainera, etiketa nonjarri den aipatzen dute soilik, ez non josiden, nondik datorren kotoia, nondik datorren oihala, non moztu den.“.Zergatik mantentzen da ordea ezkutuan? “Lan baldintzak oso kaskarrak23

MODA JASANGARRIA KONTSUMO ARDURATSUA ARTILEA LIHOAdirelako”, dio Arteagoitiak. “Fabriketaneta euren etxeetan egiten dute lan langileek eta etxeetan normalean familiaguztiak parte hartzen du. Ez dago inolako kontrolik”. Langile gehienak emakume gazteak dira; kiroleko arropak etabaloiak egiteko material eta prozesuagatik, adibidez, esku txikiak behar dira,emakume eta haurrenak. “Historikoki,gainera, joskintza etxeko lanbide gisairudikatu da eta emakumeak izan diraetxean egon izan direnak. Halaber, emakumezkoen soldatak gizonezkoenakbaino baxuagoak izan dira beti”. Bere hitzetan, herrialde horietan ez dute bestelan baterako aukera handirik eta fabrikatzaileek hori baliatzen dute. “Kanbodian, adibidez, edo ez duzu lanik, edojostuna zara, edo prostituzioan egitenduzu lan”. Sektore honetan ere sexu-erasoak ematen direla salatu du: “Emakumeak kontrolpean izateko tresna eraginkorra dute”.Horrez gain, kobratu gabeko apartekoorduak egiten dituzte, ehunka praka josibehar dituztelako astebeteren bueltan:“Eta gero prezioak ikusten dituzteneanharrituta geratzen dira; lau hilabetezlan egin beharko lukete kamiseta horibera erosteko”.Osasunaren eta ingurugiroarenkaltetanLan egiteko modua eta erabiltzen direnproduktuak osasuna eta ingurugiroakaltetzen dituztela esan digu Arteagoitiak. Bakeroak desgastatzeko teknikazhitz egin digu: Hondar txorrotadak botatzen dira ehun bakeroaren gaineradesgastatu itxura emateko, eta horreksilikosia deitutako arnas gaixotasunaeragin dezake, mehatzariek maiz pairatzen dutena. Hildakoak ere izan dirabakeroak desgastatzen ibili direnen artean. Oihalak moztea ere ez da osasungarria. Hautsa askatzen du eta hura arnastuta biriketara heltzen da. Gainera,ez daukate babes-neurririk, maskarakesaterako.“Kolore gorria modan dagoeneanherrialde horietako errekak gorribihurtzen dira”, kexu da Arteagoitia,baliatzen diren tindagai eta produktutoxikoengatik. Greenpeace erakundeekologistak pasa den urtarrilean salatuzuen hainbat marken mendiko arropetan produktu toxikoak aurkitu zituela.“Produktu toxiko batek ingurugiroarikalte egiten dio eta guk janzten dugun24“Arropa Garbia” bezalako kanpainek, Zara etagainerako multinazional handien jantziak noneta zein baldintzatan ekoizten diren ohartarazieta neurriak hartzea dute helburu. “Haien etiketekmaiz ez dute egia osoa esaten; etiketa non jarriden aipatzen da, baina ez non josi den edotakotoia nongoa den”, esan digu Iratxe Arteagoitiakanpainako kideak.ARGAZKIA: DANI BLANCOARDURAZKONTSUMITZEKOAHOLKUAK1. Galdegin: benetan behar duterosiko dudana?2. Irabaziak norentzat diren pentsatu.3. Kalitatea eta iraupena ziurtatu.4. Osagaiak begiratu, materialaaztertu.5. Lehengaiak murrizteko bestelakoirtenbideak bilatu: trukea, bigarreneskukoa.6. Gehiegikeriari uko egin,informazioa eskatu eta koherenteizan.7. Erabilera amaitzen denean,birziklatu.8. Zure arropa zaindu.arropan dago. Orduan zer?”, galdera airean laga du Arropa Garbia mugimenduko kideak.Kontsumitzaileen arduraGisa horretako arropak fabrikatzen badira, erosi egiten direlako da. Hortaz,kontsumitzaileen kontzientzietan eragitea ezinbestekotzat jo du Arteagoitiak:“Batetik, zer erosten dugun jakiteko etabestetik, guztion artean nolabaitekopresioa egiteko. Haien patrikari eragiten dionean hasiko dira aldatzen”. Inditex multinazionalaren sortzaile Amancio Ortega munduko bost pertsonaaberatsenetakoa dela gogorarazi digu,eta haren produktuak herrialde txiroetan ekoiztu eta aberatsetan saltzen direla. “Eta gu geu herrialde aberatsetanbizi gara”.Kontsumo katearen parte garen heinean, informazioa bildu eta mobilizatuegin behar garela dio. Ehungintzarenegitura aldatzea beharrezkoa dela ustedu, arauak aldatuz gero osasuna, segurtasuna, negozio kolektiboa eta bizitzabera kontuan hartuko direlakoan. “Galdera ez da soilik zer eta non erosi, aukera desberdinak baliatzea baizik: arropa konpondu, bigarren eskukoa hartu,norbaitekin trukatu.”. Saltoki txikienaldeko hautua egitea proposatu digu:“Gehienetan saltzailea bera da ekoizleaeta kontzientzia dute”.2017/07/02 ARGIA

KONTSUMO ARDURATSUA ARTILEA LIHOA MODA JASANGARRIAgo Ustatxo Goikoa baserrian artilezkooihalak ehuntzen eta tinte naturalakekoizten. Artzaintza ikasi zuen Clivillek,Arantzazuko Artzain Eskolan. Etxean badute artaldea, eta handik ateratako artilealantzen du. Prozesu osoa garatzen du, natural lehortzen hasi eta ehundegian oihalak prestatzera. Petroliotik eratorritakozuntz sintetikoen aurrean, “material naturalen aldeko aldarria” egiten du, AimarMaiz kazetariak Goierriko Hitzan plazaratutako artikuluan nabarmendu bezala.Lihoa lanbide zenekoaArtilea balioestea xedeKontsumo katearen funtsezko osagaialehengaia da, jantziak egiteko baliatuko den materiala. Zentzu horretan, artileaz hitz egitea dagokigu, gaur egun baliogutxi duen lehengaiaz, maiz artzainekbota edo oso prezio baxuetan saltzen dutena. Badira, ordea, haren erabilera etakontsumoa biziberritzea helburu dutenegitasmoak, Sarako Iletegia proiektuaesaterako. Artilea baliatuta koltxoiak,burkoak, kuxinak eta edredoiak egitenhasi ziren 2014an Aitor Zubillaga, AñaAndiazabal eta Joana Urbistondo. Ardiarraza bakoitzaren artilearen ezaugarriak ikusita, manexa eta ardi latxaren artilea erabiltzen dute Iletegian. “Laborariizanki badakigu ilea arrunt guti pagatuadela, 8 eta 12 zentimo artean kiloa, galtze bat dela laborarientzat”, zioen Urbistondok Laborari aldizkariak iazko maiatzean egindako elkarrizketan: “Errannahi duela mozketak gehiago gastu duela eta ardi ileak ez duela hori pagatzen.Behar dira zakuetan ezarri, urrun ekartzeko, eta urte bat berantago pagatuaizaiteko. Batzuk erretze artio ailegatuakdira. Arazo handi bat bada horren inguruan eta etorkizunean ez dakigu nola pasatuko den. Kolektiboki pentsatu behardugu zer egiten ahal den edo nola beharden pentsatu artileak balio bat izateko”.Beste adibide bat Sandra Cliville artisauarena dugu. Urteak daramatza AtaunARGIA 2017/07/02“Ehunak ehun lan”, dio esaera zahar batek. Antzina, lihoak eta lihogintzak garrantzia handia zuen Euskal Herrian.XX. mendera arte, oihalak eta jantziakegiteko lehengaia izan zen, artilearekinbatera. Pili Otaegi eta Koldo Jauregi larrauldarrek bertan lihoa lantzen zelaikertu eta frogatu dute, baita urtebetezlanbidea berreskuratu, prozesua ezagutu eta ezagutzera eman ere.Garai batean, liho landarea landu etaoihala sortzea lanbide bat zen, orokorrean emakumeek egiten zutena. “Askatasuna eta independentzia ematenzion lanbide honek emakumeari. Alargunentzat edo ezkongabeentzat bizibidea zen eta bere buruaren jabe izatekobidea zen lihoa, baita autoestimurakoere”, dio Otaegik. Neskatoek 12 urte betetzen zituztenean gurasoek landa zati batprestatzen zietela kontatu digute, huralantzen hasi zitezen. Lihoari buruzko testigantza ugari jaso direla gaineratu du,baina emakumeen esku egon izanagatik,jarduera ezezaguna izan dela oro har.Jauregik kuriositatez galdetu zion aitari ea Katillutxulo iturriaren ingurukoputzua zer zen. Aitak liho-putzuak zirela erantzun zion. 1976. urtearen bueltan izan zen hura, baina duela urtebetearte ez zen buruan zuen ideiari formaematen hasi. Senak gidatuta, herritarreigaldezka hasi zen berriro ere, eta haiekkontatutakoei tiraka liho putzua berreskuratze bidean hasi zen, Dina7 KulturElkartearen eskutik.Naturak bere egina zuen putzua, sasizeta harriz inguratuta. Hura garbitu, berreraiki eta urez bete zuten 2016an. Bitartean, liho-soroa ere sortu zuten. Datuguztiak liburu batean bildu dituzte etabideo bat ere ateratzeko asmoa daukate. Iaz erakusketa paratu zuten herrian,lihoaren garapen guztia azaltzen zuena,hazi izatetik alkandora bihurtzeraino. nGasteizeneuskarazko hauekez galduDibertikaleKale ikuskizunen zikloa ZOOZOOMUztailak 6, 19:30Ibaiondoko GEko plaza BOLA BAIUztailak 7, 19:30Galizia kaleko plaza (Arana) LAU DENBOREN ARTEANUztailak 13, 19:30Hegoalde GEko plaza BALDIN BADAUztailak 17, 19:30Valentin Foronda zidorra (Lakua)Oihanedereuskararen etxea KORTXEAK & KRISPETAKMusika eta zinema zikloaFilmak jatorrizko bertsioan euskarazkoazpitituluekinFalerina lorategian EAT THAT QUESTION:FRANK ZAPPA IN HIS OWN WORDSFilmaUztailak 26, 22:00 JANIS: LITTLE GIRL BLUEFilmaUztailak 27, 22:00 SAD VACATIONFilmaUztailak 28, 22:00 MONTAUK LOU TOPETKontzertuaUztailak 29, 22:00 GASTEIZTARRAK ARRAUN THE WORLD2017 udako argazki-hizki lehiaketaEkainaren 21etik irailaren 21eraInfo : www.oihaneder.eusJai AtarikoakAihotz plazanAbuztuak 2, 19:00 AIHOTZ TXOTX S· AGARDOTEGIERRALDOIASagardoa eta pintxoakOrdago Folk & dantza plazaAbuztuak 3, 20:00 The Icer Company DJ LoroduzunMaite karaz!Kontzertuasuhura, e25

nahastu edo ordezkatuta. Erropa eros-tea ohitura edo denbora-pasa bihur-tzeak eta armairuak gero eta beteago izateak sistema bera elikatzen du eta balio hauek indarrean mantentzen ditu. Hala, ehungintzaren industria mundu mailako marka handiek gidatzen dute eta, zenbaitetan, lan esplotazioa, pro-duktu toxikoen erabilera, osasun ara-